Irudia

Martxoak 8 egunero da

2018 MARTXOA 8

Advertisements
Irudia

M 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna

Euskarak ez du. Euskara da. Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna

1949. urtean Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna ezarri zuen.  1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten eta abenduaren 3an izango zela ezarri zuten.

Harrezkero, euskararen erabilera eta euskara bera sustatzeko asmoz, hainbat elkarte, erakunde publiko eta herritarrek milaka ekitaldi antolatu dituzte egun seinalatu horretan, Euskal Herriko bazter guztietan, euskara bultzatu eta omentzeko.  Hego Euskal Herriko hiriburuetan antolatutako ekimenen laburbilduma Eitb.eus-eko esteka honetan topatuko duzue. Bizkaiko Foru Aldundiak bere webgunean jaso ditu horietako batzuk.

Euskal Herrian ez ezik, munduko beste hainbat herrialdetan ere ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna: Ameriketako Estatu Batuetan, Mexikon, Argentinan, Irlandan, Alemanian, Italian… Bartzelonan, Washingtonen eta Parisen ere euskara goraipatzen da abenduaren 3an.

Azken urteotan, lan asko egin da euskararen jakintza bultzatzeko, eta lortu da. Baina erabilerak behera egin du nabarmen.  Euskararen hutsunea nabarmena da hedabideetan, eskolan, familian edota aisian. Baina bereziki lan munduko egoera txarra aipatu du Ibon Manterolak. Beraz, oraindik ere lan asko dago egiteko.

“Zer egin dezaket nik euskararen alde?” da Euskararen Eguneko aurtengo leloa.   Nork bere neurriko erantzuna emanez, denok egin  dezakegu zerbait euskararen alde. Konpromiso pertsonala hartu, eta ez ahaztu: gaur bai, baina datorren 364 egunetan ere euskaraz koloreztatu behar ditugula kaleak, ikastetxeak, eta nola ez, sare sozialak.  

zer-egin-dezaket

Bukatzeko, sarean topatu dudan bideo interesgarri bat partekatu nahi dut zuekin.

Euskarak ez du.  Euskara da.

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira Cabinet Komunikazioa taldeak egindako bideoak ageria uzten du euskarak berezko balioa duela.

Google Apps 5. Topaketa

HEZKUNTZA EUSKADI GOOGLE APPS 5. TOPAKETA 2016ko apirilaren 21ean, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian ospatuko da.

5. topaketa hauen gai nagusia ‘GOOGLE APPS IKASGELAN’ izango da. Esparru honetan, bai didaktika arloko berrikuntzak eta bai azpiegitura kontuan izango dira.

Google Apps Topaketak 5

Hona hemen Topaketaren Egitaraua

Heziberri 2020 Hezkuntza Eredu Pedagogikoa ikasgeletan bultzatzeko materialak

Heziberri 2020 Hezkuntza Eredu Pedagogikoaren printzipioak ikastetxeetan eta ikasgeletan bultzatzeko asmoz, Berritzegune Nagusiak garatu ditu gidak eta beste materialak.  Tresna guzti hauek irakasleoi eskeintzen dizkigute sortu duten webgune berri honetan : Heziberri 2020. Gidak eta ikasgelarako tresnak.

Baliabideak honako hauek dira:.

  1. Unitate didaktikoak egiteko eta ebaluatzeko gida
  2. Arazo-egoeren bilduma. Oinarrizko Hezkuntza. Ezaugarriak eta ereduak.
  3. Programazio Didaktikoa
  4. Unitate didaktikoen adibideak

Momentuz gidak bakarrik daude eskura baina beste materialak amaitu ahala, gune honetan eskegiko dira.

Azpimarratzeko: Curriculum berriaren dekretua eskuratzeko esteka eta honi buruzko prestakuntzarako beste sitearen lotura jarri dutela.

hezi 2020

El Berritzegune Nagusia ha creado una web para ofrecer al profesorado los materiales para favorecer la aplicación en los centros educativos y en las aulas de los principios recogidos en el Marco Pedagógico Heziberri 2020. Se trata de  Heziberri 2020. Guías e instrumentos de aplicación en el aula.

2016 Zorionak eta Urte berri On!

Gabon zoriontsuak eta osasun, maitasun eta oparotasunez beteriko 2016 Urte Berria opa dizuet.

Azken hamaika urtetan zonaldeko ikastetxeetara B07ko kideek bidalitako Gabon-postalak erabili ditut Animoton bideo hau egiteko.

Zorionak eta Urte Berri On!!!

 

Eskola Gurean: Inklusioaren bidez Bikaintasunerantz

Practicum I-eko Formazio Jardunaldiaren osoko saioan hizlari bezala parte hartu dugu Txaro eta biok aurten ere.
Hemen duzue hitzaldirako prestatu eta erabili dugun aurkezpena.