Category Archives: Lehen Hezkuntza

Heziberri 2020 Hezkuntza Eredu Pedagogikoa ikasgeletan bultzatzeko materialak

Heziberri 2020 Hezkuntza Eredu Pedagogikoaren printzipioak ikastetxeetan eta ikasgeletan bultzatzeko asmoz, Berritzegune Nagusiak garatu ditu gidak eta beste materialak.  Tresna guzti hauek irakasleoi eskeintzen dizkigute sortu duten webgune berri honetan : Heziberri 2020. Gidak eta ikasgelarako tresnak.

Baliabideak honako hauek dira:.

  1. Unitate didaktikoak egiteko eta ebaluatzeko gida
  2. Arazo-egoeren bilduma. Oinarrizko Hezkuntza. Ezaugarriak eta ereduak.
  3. Programazio Didaktikoa
  4. Unitate didaktikoen adibideak

Momentuz gidak bakarrik daude eskura baina beste materialak amaitu ahala, gune honetan eskegiko dira.

Azpimarratzeko: Curriculum berriaren dekretua eskuratzeko esteka eta honi buruzko prestakuntzarako beste sitearen lotura jarri dutela.

hezi 2020

El Berritzegune Nagusia ha creado una web para ofrecer al profesorado los materiales para favorecer la aplicación en los centros educativos y en las aulas de los principios recogidos en el Marco Pedagógico Heziberri 2020. Se trata de  Heziberri 2020. Guías e instrumentos de aplicación en el aula.

Advertisements

Etorkizunerako hezi / Educar para el futuro

EHUko Areto Nagusian Magisteritza 2. mailako 300 ikasleren  aurrean Hezkuntzaz hitz egitea, praktikako ikastetxeetan zer topatuko duten haiei azaltzea,  eta gainera, haiengandik eskolak eta gizarteak espero duena adieraztea erantzunkizun handiko ataza bat da. Eta zihurtatu ahal dizuet hau egiten ahalegindu garela Txaro eta biok Practicum I-eko Formazio Jardunaldiaren osoko saioan  hizlari bezala parte hartu dugunean gaur goizean.

Denbora falta izan dugu astiro eta sakon azaltzeko haiek laster ikastetxeetan topatuko duten hainbat proiektu, ilusio, adostasun eta desadostasun, hainbat gelatako esperientzia, batzuk arrakastatsuak, hobetzeko modukoak besteak, ikastetxeek aurre egiteko hainbat erronka… hauek guztiak ezin direlako kontatu hitzaldi batean. Baina honek ez du axola. Gazte hauek joango dira aurrekoa aurkitzen, eskola barna behatzen badute, eta eguneroko zereginetan aktiboki parte hartzen badute.

Hala ere, espero dugu ondorengo mezuak ikasleei helarazi izatea:

Gaur egungo eskolaren erronka etorkizunerako hezitzea da.

Ikaslea eta ikaslearen irteera-profila da ardatza ikastetxeek bere Hezkuntza Proiektua definitzeko, Hobekuntza Planak orientatzeko, prestakuntza planifikatzeko….

Etorkizunerako hezitzeak suposatzen du: autonomiarako, berrikuntzarako, aldaketarako, aniztasunerako, sormenarako, lankidetzarako, elkarbizitzarako, etengabeko prestakuntzarako… hezitzea. Labur esanda, zoriontsu izateko hezitzea. Ez da gutxi!

Prozesu honetan hezkuntza-eragile guztien inplikazioak, gaur entzun diguten bihar-etziko irakasleena barne, eginkizun honen arrakasta bermatuko du.

Hemen duzue hitzaldirako prestatu eta erabili dugun aurkezpena.

Etorkizunerako hezi

PracticumI aurkezpena  from marijeuraga

Hablar de Educación, en el Aula Magna de la UPV, para 300 estudiantes de 2º de Magisterio y contarles lo que se van a encontrar cuando dentro de cuatro días lleguen a sus centros de destino para realizar el Practicum y además explicarles lo que la escuela, lo que la sociedad,  espera de ellos, es una tarea de mucha responsabilidad.  Os puedo asegurar que como tal nos la hemos tomado mi compa Txaro y yo cuando esta mañana hemos participado como ponentes en la sesión plenaria de las Jornadas de Formación del Practicum I.

Tantos proyectos, ilusiones,  encuentros y desencuentros, tantas experiencias de aula, unas exitosas y otras mejorables, tantos retos a los que se enfrentan los centros…. no se pueden contar en una ponencia, nos ha faltado tiempo. Pero esto no nos preocupa, estas chicas y chicos lo van a ir descubriendo poco a poco si observan con atención el centro y participan activamente en su quehacer diario.

Sin embargo esperamos haber conseguido  trasmitirles lo siguiente:

Que el eje vertebrador para que los centros definan su Proyecto Educativo, orienten sus planes de mejora, planifiquen la formación, etc…es el alumn@ y las competencias que debe desarrollar a lo largo de la Educación Básica Obligatoria.

Que el reto de la escuela es educar mirando al futuro. Educar para el futuro supone educar para la autonomía, para el cambio, para la diversidad, para la creatividad, para la cooperación, para la convivencia, para el aprendizaje continuo,…En suma, educar para ser feliz. ¡Casi nada!

Y que la implicación en este proceso de todos los agentes educativos, incluida la de  l@s futur@s profes que hoy nos han escuchado con mucha atención, garantizará el éxito de esta empresa.  Ánimo a tod@s!

la foto (2)web retPracticumI (aurkezpena Google Drive-n)

Practicum I (aurkezpena Issuu-n)

Practicum I (aurkezpena Calaméo-n)

Practicum I (aurkezpena Scribd-en)

Practicum I (aurkezpena Slide Share-n)