Monthly Archives: urria 2008

Web 2.0-ren tresnak eta aplikazioak- ikastaroa B07an

Gaur, urriaren 27an, arratsaldeko 5etan, Web 2.0az ikastaro bat hasiko da Getxoko Berritzegunean.

Ikastaroan aztertuko ditugun gaiak Lehen Hezkuntzako irakasle Ikteroen Blogean agertuko dira egun hauetan.

Tutoretza: Barakaldoko 22. Jardunaldi Pedagogikoetan aztergai

 Tutoretza: Elkarren arteko jarduera, etorkizunerako jokaera” izenburuarekin Barakaldoko 22. Jardunaldi Pedagogikoak ospatzen ari dira egun hauetan, Clara Campoamor aretoan.

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzarako hitzaldiak eta esperientzien aurkezpen interesgarriak ezagutzearen aukera dugu.

Atzoko hitzaldiak honako hauek izan ziren:

  • “La acción tutorial en la escuela y los retos educativos del futuro”- Araceli Angulo
  • “La función tutorial como actuación del equipo docente en educación secundaria”- Loli Muzas

Urriaren 29an, arratsaldeko hiruretan, bi esperientzia hauek aurkeztuko dira:

  • Elkarbizitza Plana Haur Hezkuntzan. Cervantes Ikastetxea.
  • Elkarbizitza baliotan oinarritutako hezkuntza. Kareaga Goikoa ikastetxea.

Azken saioan, azaroaren 5ean, arratsaldeko hiruretan ere, aurkeztuko da ondorengo gaia:

  • Programa de tutoría de tarde: una apuesta municipal por hacer red abriendo la escuela a la ciudad y entrando la ciudad en la escuela.

Jardunaldien egitaraua Barakaldoko Berritzeguneko webgunean topa dezakezue eta hara ailegatzeko esteka bat jarri dut: Jardunaldien Egitaraua
Technorati Technorati Profile

BIZKAIKO JARDUNALDIAK: Irakatsi eta ebaluatzea ikasgelan gaitasunen arabera.

Bizkaiko Berritzeguneen artean Curriculumaren garapenaz eta ebaluazioari buruzko Jardunaldiak antolatu dira urriaren lau ostegun hauetan:

  • 2an: Evaluar competencias. Evaluar para aprender.
  • 9an: Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna: metodologia eta ebaluazioa.
  • 16an: Enseñar y evaluar Matemáticas en el aula por competencias.
  • 23an: Enseñar y evaluar Ciencias en el aula por competencias.

MATERIALAK:

Saio hauetan aurkeztutako materialak Berritzegune ezberdinetako webguneetan eskura daitezke baina bilaketa lana errazteko esteka guztiak bildu ditut post honetan.

  Material  interesgarriak, benetan!.