Monthly Archives: urtarrila 2008

Googletik bideo bat txertatzen

Orain Googlen eskegita dagoen bideo bat txertatuko dut. Hau lortzeko http://blogdocente.wordpress.com/  helbidean Isidrok azaldutako pausuak jarraitu ditut.

Hona hemen lortutakoa!

The lion sleeps tonight!

Advertisements

You Tubetik bideo bat txertatzen ikasten

You Tuben eskegita dagoen Mafaldaren bideo hau txertatu dut http://blogdocente.wordpress.com/2007/05/03/instrucciones-para-publicar-video/ helbidean adierazita dauden pausuak jarraituz. Emaitza hementxe daukazue!

Egun on, Mafalda!

Ikasketa Buruekin Topaketak: Urteko Elkarbizitza Plana eta Elkarbizitza Behatokia

Urtarrilaren 29an 1.go Topaketa izango dugu B07ko zonaldeko Ikasketa Buruekin. Urteko Elkarbizitza Plana eta Elkarbizitza Behatokiaren eraketa izango dira saio hauetako gai nagusiak.

Topaketa hauei buruzko informazio sakonagoa nahi baduzue deialdiaren aurkezpena begiratu.

Urtarrilaren 17an mintegiaren hurrengo saioa

Datorren ostegunean, urtarrilaren 17an, gure mintegiaren hurrengo saioa izango dugu. Aurreko bileran 14 irakasle batzartu ginen Legardalde ikastetxean. Taldearen erdia Webquestak diseinatzen hasiko da eta beste erdia Blogak egiten.

Saio honetan blog bat eratzen ikasiko dugu. Honetarako ondorengo Power Point aurkezpena prestatu dut.