Monthly Archives: abendua 2008

Zorionak eta Urte Berri On!

Christmas Market Viena
Christmas Market V

A very Merry Christmas
And a Happy New Year
Let’s hope it’s a good one
Without any fear
War is over, over
If you want it
War is over
Now…

Gabonetako argazkiak egin ostean Slidera igo ditut eta John Lennon-en “Happy Christmas” kantaren bideoklipa aukeratu dut Sliderekin zoriontzeko aurkezpen hau egiteko.

Esteka honetan klikatuz ikusi eta entzungo duzue.

Zorionak eta Urte Berri On!

Beste esteka honetan “Happy Christmas” kantaren letra aurkituko duzue.

Happy Christmas (War is over) lyrics

Christmas Market S
Christmas Market S

Para felicitaros las fiestas y el año que comienza he hecho una presentación con fotos que he subido a Slide y el videoclip de una canción de John Lennon. ¡Felicidades!

Zorionak eta Urte Berri On!

Lehen Hezkuntza Irakasle Ikteroen Blogean aurkezpena txertatuta topatuko duzue.

Advertisements

Getxo: Elkarbizitzaren aldeko Herria

Elkarbizitzaren aldeko herria

Getxo: Elkarbizitzaren aldeko herria

Getxoko Udala “Getxo: Elkarbizitzaren aldeko herria” programa bultzatzen ari da 2.005.garren urtetik.

Getxo herrirako Bakearen kulturaren garapenean aurrerapausuak ematea da programa honen xedea, ondorengo eremuetan zentratuta: norbanakoa, familiakoa, gizartekoa eta politikoa.

Programaren barruan proiektu ezberdinak daude:

  • BAKEA.GETXO.net

    BAKEA.GETXO

    Getxo: Elkarbizitzaren aldeko herria-Standa, “Getxotik Mundura” astean

  • Gatazken ebazpenaren abilesiak eta bitartekaritza trebetasunak hiritarrari arretan- Ikastaro-tailerra.
  • Getxo: Elkarbizitzaren aldeko herria- Web orriaren garapena.
  • Getxo: Elkarbizitzaren aldeko herria- Hiritar  Sarearen II. Fasea.
  • “Bitartekaritza: Elkarbizitzari ekarpena” DVD-aren eraketa eta difusioa.

Gai honi buruzko informazio gehiago BAKEA.GETXO.net web orrian irakur dezakezue.

7 claves para solucionar conflictos

7 claves para solucionar conflictos

“Getxo: Municipio por la convivencia” es un programa impulsado por el Ayuntamiento de Getxo que tiene como objetivo avanzar en el desarrollo de una cultura de paz centrado en el ámbito personal, familiar social y político.

En la web BAKEA.GETXO.net encontraréis información sobre el programa, proyectos realizados, proyectos en marcha, noticias y documentos relacionados con el tema.

Os pongo el enlace a 7 claves para solucionar los conflictos

Olentzerorekin ikasten

EITB-k haurrei eta haurrak ez garenoi Olentzeroren web gune bat eskeintzen digu urtero garai hauetan.

Olentzeroren postala

Olentzeroren postala

Olentzeroren gunean bere ipuina ikusi ahal dugu, jolastu eta marrazkiak egin ditzakegu eta Gabonetako postalak idatzi eta bidali ahal ditugu.

Olentzero

Olentzero

Web guneak Olentzerori gutuna idazteko eta bidaltzeko aukera ematen digu eta bidalitako eskutitzak eta marrazkiak argitaratzen dira, beraz guk egindakoa ikusi ahal izango dugu.

Gabonetako kantak entzuteko aukera ederra dago eta kanten letrak ikasteko ere bai.

Ondo pasatzen ikasteko aukera dibertigarria!

Olentzeroren gunea EITB

EITB-ko Olentzeroren gunea

Olentzerok baditu beste web gune batzuk Interneten eta guztietan aukera antzekoak eskaintzen dizkigu ondo pasatzeko. Ondorengo hauek aurkeztuko dizkizuet:

Olentzeroren Borda

Olentzeroren Borda

Euskal Gabonak

Euskal Gabonak


Olentzaro

Olentzaro

Amaitzeko Euskaltuben topatutako Olentzeroren bideo bitxi bat erakutsi nahi dizuet.

Vodpod videos no longer available.

more about “euskaltube – bideoak euskaraz“, posted with vodpod

Ikasleen Eskubide eta Betebeharrei buruzko Jardunaldia Euskalduna Jauregian

Gaur, abenduaren 11an, Euskalduna Jauregian, Hezkuntza , Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko jardunaldia antolatu du.

Sailburuak jardunaldiari hasiera eman ostean, Dekretua eta bere aplikaziorako gidaren aurkezpena egin da Ikuskaritzaren aldetik.

Esteka honetan 201/2008 Dekretua, abenduaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzkoa (EHAA 08-12-16), eskura dezakezue

Ikasleen eskubide eta betebeharrak

Ikasleen eskubide eta betebeharrak

Jardunaldiaren bigarren zatian Mª José Díaz Aguadoren ponentzia entzun ahal izan dugu. “Retos de la construcción de la convivencia en la escuela del siglo XXI”.

Mª Josek Elkarbizitzaren oinarrizko dekalogoaz hitz egin digu, topatu ahal ditugun zailtasunak eta ostopoak aztertuz eta Elkarbizitza programa bat praktikara eramateko pistak eta klabeak emanez. Saioa oso emankorra izan da, benetan merezi izan du eta amaieran izandako txaloen kopuruaren araberan Mª Josek konbentzitu duela esan behar dugu.

Ondorengo helbidean berak egindako material ugari aurkituko duzue:

http://mariajosediaz-aguado.blogspot.com/

Mª Jose Diaz Aguado Euskalduna Jauregian

Mª Jose Díaz Aguado Euskalduna Jauregian

Mª José Díaz Aguado es Catedrática de Psicología de la Educación de la Universidad Complutense de Madrid.

Las reflexiones y propuestas presentadas son fruto de una larga serie de investigaciones , iniciada hace 30 años, sobre cómo mejorar la convivencia escolar y prevenir sus obstáculos.

En este enlace encontraréis el  Decreto 201/2008, de 2 de diciembre, sobre derechos y deberes de los alumnos y alumnas de los centros docentes no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco. (Publicación en BOPV 16-12-08)

Komikia lantzen/ Trabajando el cómic

Komikia balio handiko elementu pedagogiko bat izan daiteke Lehen Hezkuntzako arlo ezberdinetan: Irakurmena, Hizkuntzak, Arte Hezkuntza, Gizarte eta Kulturaren Inguruearen ezaguera…

Sareak gure komikiak eratzeko eta elkar trukatzeko baliabide anitzak eskaintzen dizkigu.

COMIQS

COMIQS

TOONDOO

TOONDOO

Stripgenerator

Stripgenerator

SCRIPCREATOR
STRIPCREATOR

Pixton
Pixton

La red ofrece infinidad de recursos para crear y compartir nuestros cómics. Pixton es una de las opciones más completas. Permite el movimiento de todas las partes del cuerpo de los personajes y un montón de efectos. demás tiene un apartado especial para educación.

Aquí tenéis un ejemplo realizado con Pixton: Jolastu nahaian

Jolastu nahian

Jolastu nahian

Getxoko Komiki Azoka / Salón del Cómic

Getxoko Komikiaren VII. Azoka egin da, azaroaren amaieran, Areetako Geltokia plazako karpan. Edizio honetan 22.000 pertsonek hartu dute parte eta Saloiak Carlos Giménez egileari eta Ipurbeltzi, haur eta gazteentzako euskarazko komikiari, omenaldi bat dedikatu die.

Getxoko Komiki Azoka

Getxoko Komiki Azoka

Un centenar de puestos en los que han estado presentes establecimientos de cómic, librerías especializadas, revistas, editoriales y creadores de talla internacional que han participado en charlas, presentaciones de novedades y Mesas redondas.

Varias de las actividades programadas por el Aula de Cultura de Getxo durante el mes girarán en torno al mundo del cómic. Además, las salas de exposiciones municipales y varios locales getxotarras también acogerán varias muestras relacionadas con el cómic.

Informazio gehiago Getxoko komiki Azokaren web gunean.

Web honetan beste gauza askoren artean komikiei buruzko lotura interesgarriak aurkituko dituzue.

Euskararen Nazioarteko Eguna/ Día internacional del Euskara

Gaur, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Euskararen Nazioarteko Eguna adierazpen instituzionala irakur dezakezue estekan klikatuz.

Urtero bezala hainbat ekitaldi antolatuko dira eguna ospatzeko, honek laguntza ematen baitdio Euskarari. Baina kontua ez da urtean behin, egun batean, Euskara eguna ospatzea edo Euskarari buruz hitz egitea baizik eta Euskaraz bizi izatea.
Euskaldun egiten gaituen hizkuntzaren nazioarteko egun honetan, Gara egunkarian irakurri ditudan bi artikulu interesgarri aurkeztu nahi dizkizuet:
Iratxe Esnaolak idatzitako Euskararen normalizazioa 2.0 eta Ainara Iraetak egindako Euskara, zure aukera pertsonala. Ikuspegi ezberdinetatik eginda daude baina bietan ideia interesgarriak adierazten dira.

Iratxek bere artikuloan Euskara egungo mundura egokitu behar dugula dio, Euskarak edozertarako balio behar duelako. Beraz «Euskararen normalkuntza» kontzeptuak teknologien eremua ere, bere baitan bildu behar du. Euskal hiztunok eraldaketaren beharraz jabetzea ezinbestekoa da, ardura hori gure gain hartuz. Hortik dator «euskararen normalizazioa 2.0» izenburua.

Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna

Internetek ateak irekiak ditu Euskararentzat. Internetek, Euskara mundu mailako hizkuntza bilakatzen du. Mundura begira jartzen gaituen leihoa baita, munduak gu ikusteko leihoa den neurri berean. Software librea da Euskarak teknologien mundurako irekita aurkituko duen beste atea. Internet eta software librea dira euskal hiztunok ditugun baliabide eranginkorrak. Onura atera dezagun! Haien indarraz baliatuko gara!

Ainarak euskararen egoeraz datu batzuk aurkezten dizkigu, adibidez: D ereduan dabiltzan ume eta gazteen kopuruak nabarmen egin du gora azken urteotan. Baina datu hauek positiboak badira ere, ezin da ahantzi euskara oraindik ere ahul dagoela EAEn, aipatzekoak dira erabileraren inguruan dauden arazoak.

Ainarak dio ospakizun hauen antzutasunaz mintzatzen direnak badira, hots, hizkuntza baten normaltasuna lortzeko horrelako egunak desegokiak direla ziurtatzen dutenak. Ospakizun honekin bat egitea aukera pertsonala izango dela, egunero gizakiak egiten dituen beste hainbat aukera bezala, euskarari bizia ematea edo lo uztea aukera pertsonala den bezala. Gurea. Bakoitzak erabakiko du bere bizitza zein hizkuntzatan egin nahi duen, zein mintzaira erabiltzen duen, baina hizkuntza bakoitzaren atzean mundu bat ezkutatzen da, altxor bat eta euskararen altxorra guk aberastu dezakegu eta geuk gozatu. Aberastu eta goza dezagun!

Hoy, 3 de Diciembre de 2008, celebramos el Día Internacional del Euskera. Con este motivo os comento un par de artículos que he leído en Gara: el primero, escrito por Itziar Esnaola, se titula “La normalización del euskara 2.0”  y  el segundo, de Ainara Iraeta, tiene por título “El Euskara, tu opción personal”. Escritos desde diferentes perspectivas, pero los dos muy interesantes.

Además incluyo el enlace a la declaración institucional del Día Internacional del Euskara 2008.