Tag Archives: Día Internacional del Euskara 2008

Euskararen Nazioarteko Eguna/ Día internacional del Euskara

Gaur, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Euskararen Nazioarteko Eguna adierazpen instituzionala irakur dezakezue estekan klikatuz.

Urtero bezala hainbat ekitaldi antolatuko dira eguna ospatzeko, honek laguntza ematen baitdio Euskarari. Baina kontua ez da urtean behin, egun batean, Euskara eguna ospatzea edo Euskarari buruz hitz egitea baizik eta Euskaraz bizi izatea.
Euskaldun egiten gaituen hizkuntzaren nazioarteko egun honetan, Gara egunkarian irakurri ditudan bi artikulu interesgarri aurkeztu nahi dizkizuet:
Iratxe Esnaolak idatzitako Euskararen normalizazioa 2.0 eta Ainara Iraetak egindako Euskara, zure aukera pertsonala. Ikuspegi ezberdinetatik eginda daude baina bietan ideia interesgarriak adierazten dira.

Iratxek bere artikuloan Euskara egungo mundura egokitu behar dugula dio, Euskarak edozertarako balio behar duelako. Beraz «Euskararen normalkuntza» kontzeptuak teknologien eremua ere, bere baitan bildu behar du. Euskal hiztunok eraldaketaren beharraz jabetzea ezinbestekoa da, ardura hori gure gain hartuz. Hortik dator «euskararen normalizazioa 2.0» izenburua.

Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna

Internetek ateak irekiak ditu Euskararentzat. Internetek, Euskara mundu mailako hizkuntza bilakatzen du. Mundura begira jartzen gaituen leihoa baita, munduak gu ikusteko leihoa den neurri berean. Software librea da Euskarak teknologien mundurako irekita aurkituko duen beste atea. Internet eta software librea dira euskal hiztunok ditugun baliabide eranginkorrak. Onura atera dezagun! Haien indarraz baliatuko gara!

Ainarak euskararen egoeraz datu batzuk aurkezten dizkigu, adibidez: D ereduan dabiltzan ume eta gazteen kopuruak nabarmen egin du gora azken urteotan. Baina datu hauek positiboak badira ere, ezin da ahantzi euskara oraindik ere ahul dagoela EAEn, aipatzekoak dira erabileraren inguruan dauden arazoak.

Ainarak dio ospakizun hauen antzutasunaz mintzatzen direnak badira, hots, hizkuntza baten normaltasuna lortzeko horrelako egunak desegokiak direla ziurtatzen dutenak. Ospakizun honekin bat egitea aukera pertsonala izango dela, egunero gizakiak egiten dituen beste hainbat aukera bezala, euskarari bizia ematea edo lo uztea aukera pertsonala den bezala. Gurea. Bakoitzak erabakiko du bere bizitza zein hizkuntzatan egin nahi duen, zein mintzaira erabiltzen duen, baina hizkuntza bakoitzaren atzean mundu bat ezkutatzen da, altxor bat eta euskararen altxorra guk aberastu dezakegu eta geuk gozatu. Aberastu eta goza dezagun!

Hoy, 3 de Diciembre de 2008, celebramos el Día Internacional del Euskera. Con este motivo os comento un par de artículos que he leído en Gara: el primero, escrito por Itziar Esnaola, se titula “La normalización del euskara 2.0”  y  el segundo, de Ainara Iraeta, tiene por título “El Euskara, tu opción personal”. Escritos desde diferentes perspectivas, pero los dos muy interesantes.

Además incluyo el enlace a la declaración institucional del Día Internacional del Euskara 2008.