Urte berria eta lagun berriak, euskaraz

Urtea bezala, beste gauza batzuk ere bukatu  egin dira, eta horien artean, euskarazko eskolak: Zuzentasuna, Idazketa eta Itzulpengintza, Ahozko Hizkuntza, Irakurgaiak, Bizkaiera, olerkiak aurkezteko eta aztertzeko saioak,  hitzaldiak, irteera kulturalak Iturrigorrikoekin eta irakasle martxosoenekin, proiektuari dedikatutako saio emankorrak Eloisa, Loly eta Josunerekin…. den-dena amaitu egin da.

Urte Berriarekin batera lagun guztiak gure ohiko zereginetara bueltatuko gara, batzuk eskolara, beste batzuk berriro Artazu Goikora, eta ni Berritzegunera, baina guztiak poz-pozik, Euskara ikasteaz gain lagun berriak ditugulako. Denbora izango dugu ikasi duguna barneratzeko eta praktikan ipintzeko, denbora izango dugu elkar ikusteko, eta ongi  pasatzeko bizi dugun guztia gogoratuz.

Aurreko post batean guk egindako proiektuaren berri eman nizuen, eta gaur, lana bukatuta dagoenean, dena aurkeztu nahi dizuet, zuentzat baliogarri izango delakoan. Gure proiektua “Ikasgelako Bloga” izan da, tutorial bat eratu dugu , Blog bat eratzeko eta kudeatzeko egin beharrekoa azalduz, eta hor adierazitakoa praktikan ikusteko blog bat eratu dugu, Iturrigorribloga hain zuzen ere. Hortxe egindako guztia aurkituko duzue.

Zuen ikasleekin aurrera eraman ahal duzuela uste dugu eta horregatik gure blogari begirada ematea gomendatzen dizuegu. Hona hemen gure blogera joateko esteka:Iturrigorri Bloga

Zorionak eta Urte Berri on!

Con el año que termina hemos dejado atrás un montón de cosas, unas buenas y otras no tanto.  Nos quedamos con: los buenos ratos con l@s amig@s, lo aprendido, lo trabajado, lo compartido… y todo lo que no nos ha salido tan bien trataremos de hacerlo mejor el año nuevo.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s