Agate Deunaren bezperan

Urtero bezala otsailaren 4an, Agate Deunaren bezperan, Euskal Herriko hiri eta herrietako kaleak kantuz beteko dira. Goizez haurrak eta gauaz helduak kalez kale ibiliko dira koplak abesten eta oles egiten, hau da,  atejoka ibiltzen laguntza eske, dirua edo janaria eskatzen gehienetan.

Agate Deuna


Aintzaldun daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.
Deun Agatena batzeko gatoz
aurten be igazko berberak
igaz lez hartu gagizuez eta
zabaldu zuen sakela.
Opa deutsegun osasun eta
Jaungoikoaren eskerra
zuen bitartez txiro ta umilak
ez dabe izango beharra

Orain bagoaz alde egitera
agur dautsugu gogotik
Agate Deuna bitarte dala
ez eizue izan kalterik...EUP!!



Hemen duzue Agate Deunaren historia.
Santurtziko Udal Euskaltegiko gunean informazio interesgarria aurkitu
dut ospakizunaren jatorriaz.
Badirudi, jai horien sustraian gizon-emakumeen arteko harreman
amodiozkoak zirela nagusi.
Era askotako bertsoak ezagutzen dira eta herri-bertsolariak zuhur
ibiltzen dira bertsook apaintzen, bakoitzari berea botateko.
Helbide honetan, "Agate Deuna Bizkaia aldeko Gorbeia inguruan"
artikuluan, bertso bilduma interesgarri bat irakurri ahal duzue.
Azkeneko Agurren artean limosnarik ematen ez duenari dedikatutakoa
aukeratu dut eta hemen duzue:

LIMOSNARIK EMOTEN EZ DAUANARI
Erbia dago azatzan
erbikumea babatzan
etxe ontako uzaba jauna
samarañoko kakatzan.

Deialdi ugari egon dira egun hauetan jendea parte hartzeko:

Egizu Getxo Euskaldun

Aiaraldeko berbalagunak

Agate Deuna Eguna Bakion

2 responses to “Agate Deunaren bezperan

  1. Kaixo.
    Abestiaren 7. lerroko hitzak hauexek dira:
    “igaz lez hartu gagizuez ta” [ihaz bezala har gaitzazue eta].

  2. Mila esker zure iruzkinagatik, Gontzal!
    Zuzendu dut.
    Marije Uraga

Utzi iruzkina