Lehen Hezkuntzako Bloga ………… ………………………..El Blog de Primaria

Elkarbizitza

08/09 IKASTURTEA: ELKARBIZITZA PROIEKTUAK B07AN

Getxoko Berritzeguneko zonaldeko ikastetxea askok, ikasturte honetan,  Elkarbizitza proiektua aurrera eramango dute. 2008ko maiatzean egindako deialdian parte hartu zuten eta haien proiektuak onartuak izan ziren. Haien helburuak Elkarbizitza Behatokia eratzea eta Urteko Elkarbizitza Plana egitea izango dira.

Elkarbizitza proiektua duten Lehen Hezkuntzako ikastetxeak ondorengoak dira:

Elkarbizitza proiektua duten Bigarren Hezkuntzakoak hauek dira:

  • Lauaxeta (Mungia)
  • Sopela (Sopelana)
  • Uribe Kosta (Plentzia)

Proiektu hauek koordinatzeko, aholkularitza emateko eta jarraipena egiteko bi mintegi antolatu dugu Getxoko Berritzegunean: Bigarren Hezkuntzakoaren koordinatzailea Loli Iglesias da eta Lehen Hezkuntzakoa Marije Uraga.

Mintegien bi saio izan ditugu eta lehen saio hauetan elkarrekin egon gara Lehen eta Bigarren hezkuntzakoak, baina proiektuan aurrera doazen neurrian, gure antolaketa egokituko dugu ikastetxen beharrei erantzuna emateko, denok dakigu  etapa bakoitzak bere ezaugarri eta berezitasunak dituela.

Guztira, 14 lagun dira mintegira etortzen direnak eta oso animatuta datozela esan behar da. Ikastetxeen esperientziak, zaitasunak, estrategiak, tresnak eta abar… elkar trukatzeko gunea da gure mintegia eta saioak oso emankorrak izan dira momentuz.

Proiektu guztiak martxan jarri dira. Sensibilizazio fasea garatzen ari dira eta guztietan giroa pizteko jarduerak antolatu dira: Logoen kanpainak, hitzaldiak, gurasoen bileretan proiektuaren aurkezpenak…

Blogaren orri hau proiektu hauei buruzko berriak emateko erabiliko dut eta inplikatuta dauden ikastetxeen ekarpenak lortzen saiatuko naiz.

Elkarrekin.org-en talde bat eratu dut  mintegian aurkezten eta erabiltzen diren material guztiak kokatzeko, elkartrukatzeko eta handik eskuratzeko, baina horretarako taldeko harpidea izan behar da.

B07ko Lehen Hezkuntzako irakasleen Bloga. Esperientziak, proposamenak, iritziak… konpartitzeko gunea.

Arduraduna: Marije Uraga.

B07ko Lehen Hezkuntzako Aholkularia.

Bizkaia maite. Benito Lertxundi

BIZKAIA MAITE

Leave a Reply

Getxoko Berritzeguneko Lehen Hezkuntzako aholkularia

EGUTEGIA

Azaroa 2009
M T W T F S S
« Sep    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

IRUDIAK

Stavangerreko katedrala

Bergeneko kaia

Preikestolen

Preikestolen, Norway

Gamble Stavanger, Norway

Stavangerreko etxeak, Norvegia

More Photos
Watch videos at Vodpod and other videos from this collection.